Musika. ESMERINE

Ganberako rocka, Quebecetik

Asteazkena 21: Dabadaba aretoan, Donostian, 21:00etan Osteguna 22: Kafe Antzokian (Kutxa Beltza), Bilbon, 20:30ean.

2018ko martxoaren 18a
00:00
Entzun
Orain dela ia bi hamarkada Montrealen (Quebec) loratu zen musika mugimendu baten azken kimua da Esmerine. Godspeed You! Black Emperor talde entzutetsua izan zen musika eszena haren ordezkari nagusia, eta talde haren adarrak izan ziren gerora edo paraleloan sortutako beste proposamen batzuk ere, tartean Thee Silver Mt. Zion Memorial.

Familia beraren parte da Esmerine, GYBE-ko kide batek —Bruce Cawdron perkusionistak—eta Thee Silver Mt. Zion Memorialeko beste batek —Rebecca Foon txelo jotzaileak— 2001ean abian jarritako proiektua. Ordudanik bost disko grabatu dituzte, aipatutako taldeenak bezala, post-rockaren eta ganberako rockaren artean mugitzen direnak. Euskal Herrian emango dituzten kontzertuetan Mechanics of Dominion azken lana aurkeztuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.