Musika. CERAMIC DOG

Marc Riboten beste proiektu esperimental bat

Non: Viktoria Eugeniako Club aretoan. Noiz: Bihar, 20:00etan.

2018ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Jazzaren Nazioarteko Eguna da bihar, eta, horren harira, Ceramic Dog taldeak —Marc Riboten (New Jersey, AEB, 1953) azken proiektuetako batek—, beteko du soinuz Viktoria Eugeniako Club aretoa. Talde horretan, Ribot gitarraz eta ahotsaz arduratzen da. Ez alferrik, munduko gitarrista onenetakotzat joa da, free jazzaren maisu. Ceramic Dogen, Shahzad Ismaily (baxua eta elektronika) eta Ches Smith (bateria eta elektronika) ditu lagun. Free, punk, musika esperimentala, psikodelia eta postelektronikoa nahasten ditu hirukoteak, Riboten ibilbidean ohikoak bihurtu diren soinu collageetako bat eskaintzeko. Collage horretan, inprobisazioak, rock undergroundaren espirituak eta esperimentazio elektronikoak bat egiten dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.