Musika. ELI PAPERBOY REED AND THE HIGH & MIGHTY BRASS BAND

Soul ahotsa eta brass band izpiritua, baturik

Bilboko Kafe Antzokian: Ekainaren 14an, 21:30ean. Gasteizko Helldorado aretoan: Ekainaren 15ean, 22:00etan.

2018ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Denbora kontua zen Eli Paperboy Reed soul kantaria eta The High & Mighty Brass Band elkartzea, biak izanik AEBetako Massachusetts estatukoak. Zuzeneko zenbait emanaldi aurrena, New Yorken eta Las Vegasen besteak beste, eta ikusi zuten ondo baino hobeto ezkontzen zirela bataren ahots ñabarduraz betea eta besteen musika indartsua. Eta estudioan sartzea beste aukerarik ez zuten izan: 2017ko uztailean grabatu zituzten 11 pieza. Eli Paper Reeden klasiko diren Come and Get It, WooHoo, Take My Love With You, Beyonceren Love On Top-en bertsioa eta Paper Reedek berak diskorako espresuki konposaturiko As I Live To Breathe. Guztiak entzungo dira hurrengo astean Bilboko Kafe Antzokian eta Gasteizko Helldoradon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.