KEVIN MORBY. ETA MEG BAIRD

AEBetako folk garaikidearen izen handiak

Lekua: Bilboko Kafe Antzokian. Eguna: Asteazkenean, 21:00etan.

2016ko azaroaren 20a
00:00
Entzun
Woods taldeko baxu jotzaile gisa egin zen ezagun Kevin Morby estatubatuarra (Texas, 1988), eta baita oihartzun pixka bat lortu ere, batik bat folk-rockari lotutako eremuetan. 2013az geroztik, ordea, Morby bakarka ari da, eta dagoeneko hiru disko ditu kaleratuak. Harlem River (2013) eta Still Life (2014) lanek sentsibilitate handiko musikari bat aurkeztu zuten, eta Singing Saw aurten bertan argitaratutako diskoak berretsi egin du Morbyk melodia goxo, bero eta oso landuak egiteko duen gaitasuna. Folkaren soiltasunetik abiatuta, bestelako eremuetara salto egiten du, betiere nortasunari eutsita.

Meg Baird, bestalde, Espers folk-rock psikodelikoko taldeko kidea izan zen, eta 2007an, artean taldea bizirik zegoela, atera zuen lehen diskoa. Ordudanik soinu akustikoetan oinarritutako ibilbide sendoa egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.