Musika. GOSPELBEACH

Kalifornia eguzkitsuko melodiak

Non: Bilboko Kafe Antzokian (Kutxa Beltza) Noiz: Asteazkenean, 20:30ean.

2018ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Beachwood Sparks, The Tyde eta Ryan Adams & The Cardinalsen ibilitako musikariek osatzen dute Gospelbeach taldea, eta erreferentzia horiek beraiek ondo adierazten dute boskote estatubatuarraren musikaren esentzia. Psikodelia leun batek bustiriko country-popa egiten du Gospelbeach, 1970eko hamarkadan Kalifornian loratu zen eszenari batzuetan zuzenean eta besteetan zeharka begiratzen diona.

Taldeak 2015ean kaleratu zuen Pacific Surf Lane, The Byrds eta Matthew's Southern Comforten eragina naturaltasunez onartzen zuen diskoa; eta iaz iritsi zen haren segida, Another Summer of Love, izenburutik bertatik 1960ko hamarkadako maitasunaren udari erreferentzia egiten diona. Nolanahi ere, erreferentzien gainetik, kantu ederrak egiten abilak dira Gospelbeachekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.