Osasuna igandean igoko da Cadizen irabazten badu

2019ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Albacetek ez zuen huts egin. 2-3 irabazi zion herenegun Rayo Majadahondari, eta, horren ondorioz, Osasunak gutxienez beste astebetez egon beharko du zain Espainiako Lehen Mailako taldea izateko. Igande honetan bertan lor lezake helburua. Horretarako, Cadizen (Espainia) irabazi behar du; hori eginez gero, ez du aurkarien emaitzen zain egon beharko. 20:00etan hasiko da norgehiagoka.

Irabazi ezean, astelehenean beste aukera bat izango luke, Albacetek eta Granadak elkarren aurka jokatuko baitute aurrenekoaren zelaian, 21:00etan. Gorritxoek berdinduko balute, Albacete behartuta legoke gutxienez emaitza hori lortzera. Gorritxoek galduko balute, berriz, Albacetek nahi eta nahi ez galdu beharko luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.