Imanol Rojo aise nagusitu da Martxa Bereten
Erakustaldia emanez irabazi zuen igandean Imanol Rojo eskiatzaileak iraupen eskiko Martxa Beret lasterketa. Tolosarra hirugarrenez gailendu zen 42 kilometroko lasterketa luzean. Rojok 2.01.33ko denbora egin zuen. Zazpi minutu baino gehiagoren tartea atera zizkien Sadurni Betriu kataluniarrari eta Sigmund Rimstad norvegiarrari. « Oso pozik nago. Egun biribila izan da, oso ondo sentitu naiz, eta asko gozatu dut», adierazi zuen Rojok. Emakumezkoetan, Henar Etxeberria nafarra hirugarren izan zen, eta 3.09.36ko denbora egin zuen.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.