Irakats-hizkuntza gaztelania izatea proposatu dute

2019ko apirilaren 25a
00:00
Entzun
Hizkuntzen aferak bereziki hezkuntzan eragin ohi du, eta gaztelaniaren gailentasuna eskoletara ere eraman nahi dute eskuineko alderdiek. PPk berreskuratu egin nahi du LOMCE legearen eredua, eta honako planteamendu hau egin du: «Ohiko irakats-hizkuntza gaztelania izango da Espainiako lurralde osoan, eta hizkuntza koofizialak dituzten lurraldeetan hizkuntza horiek ere izan ahalko dira irakastekoak». Areago doa Vox: «Espainierak izan behar du derrigorrezko irakats-hizkuntza; koofizialak, aukerakoak».

PSOEk eleaniztasunaren alde egin du: «Bi edo hiru hizkuntza menperatzea gero eta ezinbestekoagoa da, eta abantaila edo desabantaila faktorea da». Ikastetxeetan eleaniztasun planak egin nahi ditu. Irakurketa bultzatzeko plan bat ere aipatu dute sozialistek, «estatuko hizkuntzak» kontuan hartuko dituen proiektu bat.

Unidas Podemosek ez du hizkuntzei buruz aipamen zehatzik egin hezkuntzaren arloan; «gure hizkuntzak» atzerrian irakastea soilik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.