Santa Cruz del Islote (Kolonbia) munduko biztanle-dentsitate handiena duen uhartea da: 1.200 biztanle bizi dira, bi futbol-zelairen neurriko irlatxoan. Iazko apirilean, sei futbol-zelairen neurriko asteroide bat Lurretik oso hurbil igaro zen. Greenpeacek salatutakoaren arabera, 2015ean 504 futbol-zelairen neurriko eremua deforestatu zuten Amazonasen; eta iaz, erne: mundu mailako deforestazioa 40 futbol-zelairen neurrikoa izan omen zen… minutuko! NASAk futbol-zelai baten neurria duen globo aerostatikoa erabiltzen du energia kosmikoa ikertzeko. Duela gutxi, hiru futbol-zelairen neurriko Objektu Hegalari Ezezaguna ikusi dute Floridan. Eta Estatu Batuetako gobernua hiru futbol-zelairen neurriko enbaxada eraikitzenari da Mexikon. Txinak munduko irrati-teleskopio handiena estreinatu du, plater formakoa, 30 futbol-zelairen neurrikoa. Empire State baino altuagoa izango den aerosorgailua diseinatzen ari dira: haize-errota horrek bi hegal baino ez ditu izango, baina bakoitza bi futbol-zelairen neurrikoa, harrapazank ogi artean. Ingalaterran, Jet izeneko txakurtxoa despistatu,eta estolda batetik sartu zen;24 ordu inguru geroagoerreskatatu zuten, hiru futbol-zelairen neurriko azalera zuen hodi-labirintoan galduta ibili ostean. Amazon enpresakStaffordshiren duen banaketa-zentroa 10 futbol-zelairen neurrikoa da.
Eta hau guztia, bakar-bakarrik esateko gaur Tourra hasiko dela, zuek futbola ikusten ari zareten bitartean gertatzen den kirol hori; bai: eserita praktikatzen den hori bera. Hiru aste izango dira, 21 etapa, guztira 3.351 kilometro. Edo, zutabe hau ulergaitzegia gera ez dadin: hiru aste, 21 etapa eta 31.900 futbol-zelai.

Errusiako Munduko Kopa. GORROTO DUZUN HORI
Neurri estandarra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu