KRITIKA. Musika

Hastapen distiratsua

2014ko urriaren 14a
00:00
Entzun

BOS



Zuzendaria: Yaron Traub. Bakarlaria: Guy Braunstein. Lekua: Euskalduna jauregia, Bilbo. Eguna: urriaren 10a.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak bete-betean jo du denboraldiaren honetako hasierako kontzertuan. Sasoi onean dagoela adierazteaz aparte, lan mamitsuak eta zuzendari aproposa aukeratu zituen antzokia ondo bete zuen publikoari eskaintzeko.

Azaletik, behintzat, ematen zuen gogor samar egingo zitzaiola zale heterogeneoari Alban Bergen Kontzertua Biolin eta Orkestrarakoatarian entzutea. Hau da, lan horretan,konpositoreak XX. mendeko dodekafonismoa uztartzen duelako harmonia tradizionalarekin, lirismoa eta adierazkortasuna adierazteko, hain zuzen, Alma Mahlerren alaba gaztearen (Manon) heriotzari eginiko elegian. Baina Guy Braunstein israeldar biolin jotzaileak erraztu egin zigun entzunaldia, berak irakurketari atera zizkion fintasun eta trebetasunaren bitartez, kristal-soinuaren itxura duenbiolin apartarekin —Roggierik 1679an egina da—.

Asko lagundu zion horretan Yaron Traub zuzendariak orkestraren aurrean hasiera samurretik erakutsitakosentsibilitateak. Gero dramatikora igaro zen, azkenean ziragarri izatera heldu arte. Bi pieza laburrekin oparitu zuen Braustein bakarlariak publikoaren arreta beroa.

Gustaf Mahlerren 1. sinfonia gaztaroko lana izan arren, berak bakarrik balioko zuen denboraldiaren hasiera betetzeko eta zuzendari eta orkestraren gaitasuna frogatzeko. Yaron Traubekgaztarotik ondo ezagutzen du sinfonia hori eta eskaini zigun haren interpretazioa beroa etabizia izan zen. Garbitasuna lortu zuen instrumentu bakarretan edo multzotan lehenengo mugimenduan; baltsa distiratsua eta Scherzo adierazkorra bigarrenean;biribila izan zen hiletazko martxa hirugarrenean , apoteosi batean bukatzeko Titan izengoitiaz ezagutzen den sinfonia. Grina darion interpretazioari ekin zion orkestra osoak. Nabarmentzekoak izan ziren haizezko, metalezko eta egurrezko instrumentuak gainontzeko senideen onegitearekin batera.

Jendearen txaloak eskertzeko zuzendariak Guridiren Amodiozkoa-arekin agurtu gintuen. Benetako detailea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.