Italiako Giroa

Demarek irabazi du bigarrenez jarraian Giroan

2022ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Irabazi ezinik zebilen Arnaud Demare (Groupama) denboraldi honetan Italiako Girora iritsi arte. Baina txirrindulari frantziarra abiada hartuta dago Giroan. Jada bi garaipen lortu ditu. Jarraian izan dira: herenegun, bosgarren etapan gailendu zen, eta, atzo, seigarrengoan, Palmi eta Scalea artean jokatutakoa.
Milimetro eskas batzuengatik gailendu zitzaion Demare Caleb Ewani (Lotto Soudal). Frantziarrak eta australiarrak lehia ezin estuagoa izan zuten esprintean; horrenbeste, ezen helmuga pasatu ondoren ez zegoen argi nork irabazi zuen. Helmugako argazkiak eman zion garaipena Demareri.
Sailkapen nagusian, ez dago aldaketarik lehen postuetan, eta Juanpe Lopez espainiarrak (Trek) eusten dio lehen postuari. Gaur, etapa gogorra jokatuko dute Diamante eta Potenza artean (198 kilometro). Lau mendate igoko dituzte: Lehen Mailako bat, Bigarren Mailako bi eta Hirugarren Mailako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.