Putin eta Erdogan «oso kezkatuta» agertu dira

2020ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Vladimir Putin Errusiako presidentea eta Recep Tayyip Erdogan Turkiakoa «oso kezkatuta» daude Iranen eta AEBen arteko gatazkarengatik. Bi agintariak atzo batzartu ziren gasbide baten inaugurazioaren harira, eta, ohar bateratu batean, adierazi zuten Qassem Soleimaniren hilketak Ekialde Hurbilaren «egonkortasunari eta segurtasunari azpilana» egin diela.

Estatuburuek hitzordua baliatu zuten Libiako egoeraz ere aritzeko, eta gatazka horretako aldeei dei egin zieten erasoak gelditzera. Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak gerora jakinarazi zuenez, iganderako su-eten bat adosteko ere eskatu diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.