Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Erabaki

2018ko otsailaren 11
00:00
Entzun
Logikoa eta naturala da gure bi herrialdeek probetxua ateratzea batak bestearen esperientzietatik. Azkenean, onartzen den baino antz handiagoa dugu, eta etsai berbera. Horregatik, aste honetan interesez begiratu dugu nolako gorabeherak izan diren, hastapen honetan, Gasteizko Legebiltzarreko Autogobernu Lantalde jardunean hasi berrian.

Orain dela urte batzuk, estatuak esaten zuen bortizkeriarik ez bazegoen guztiaz mintzatu ahal izango zela. Gaur egun, ordea, gertatzen ari den guztiak erakutsi du gezurra zela. Hemen ez da bortizkeriarik izan, eta zapalkuntza, hala ere, latza da. Ez dute ezertaz mintzatu nahi, besterik gabe.

Horregatik, jakin-minez eta interes handiz erreparatzen ari naiz zein diren euskal lantaldearen lehenbiziko pausoak. Garrantzizkoa iruditzen zait eztabaidatzea ea lantalde horretan jorratu behar den erabakitzeko eskubidea, edo bestelako mahai batean. Hasi orduko errenditzea litzateke eztabaidatik kanpo uztea liskarrik ez pizteko, eta ez litzateke ezer berriren seinale. Erabakitzeko eskubideari eustea da zernahi proiekturen oinarria, baina pentsatzen dut, noski, honetara ezkero jabetuta zaudetela estatuak ez duela ezertxo ere onartuko.

Zer erreakzio izan diren ikusirik, ez dut uste planteatu ere egin daitekeenik euskal foru estatuaren kontzeptu bitxia. Baina hala izatea ez zait berri txarra iruditzen, guztiz aitzitik baizik. Espainolen intrantsigentziak, katalanek erakutsi dugunez, ez dakar etsipena, baizik eta proiektu nazionala sendotzea. Proiektu katalana sendotzea eta, hala espero dut behintzat, baita euskal proiektua ere.

Alde horretatik, ez dut dudarik: Madrilgo boterearen kontra gure nazioek duten konfrontazioaren bigarren fronte instituzionaltzat jo dezakegun hori onuragarria da gure bi herrientzat, eta amesgaizto hutsa Moncloarentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.