Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Rajoy autonomista

2018ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Alderdi politiko independentistak ez dira ados jarri oraindik. Aste honetan, dena geldirik egon da, zenbait politikarik epaitegietan zer deklaratuko zain. Paradoxikoa da egoera. Espainiako Gobernuak esaten du geratu gabe dabilela bi hilabeteko atzerako kontuaren erlojua, baina parlamentuko letraduek ez diote horrelakorik. Eta paradoxa, edo ez: antza denez, ez direla alderdi independentistak egoera dela-eta urduritzen hasiak, baizik eta Espainiako Gobernua.

Alde horretatik, ulergarria dirudi, hizkuntza murgiltzeari eraso egitea. Eraso hori —alegia, eskolan izena emateko modua aldatzea— gerta litekeela iragarri izanak izugarri hunkitu ditu herritarrak; baina iragarpen horrez harago, ez dirudi Espainiako Gobernuak arrastorik ere duenik nola gauzatu bere proposamena. Kontraesanak baino ez dituzte adierazten, eta ezin gaindituzko lege mugak agertzen ari dira etengabe. Hain dira ezin gaindituzkoak, ezen ezinezkoa baitirudi proposamen hori bideragarria izatea inondik inora ere. Eta, hortaz, bi hipotesi ditugu, zer gertatzen ari den ulertu ahal izateko. Bata: hau dena PPren eta Ciudadanosen arteko gerraren parte dela, nor den espainolago erakusteko. Bestea, askoz interesgarriagoa: pizgarria areagotu nahi duela, alderdi independentistek gobernu autonomiko bat osa dezaten. Harritzekoa?

Ez hainbeste. Denboraren joanak higatua du Rajoy, eta, inork behar izatekotan, Rajoyk behar du gobernu autonomiko bat, Espainiako Konstituzioa eta epaitegien aginduak beteko dituena; bazter utziko dituena Carles Puigdemontek eta erbesteko gobernu batek ordezkatzen duten guztia. Rajoyk, halakoak iragarrita, estu hartu nahi du Junts Per Catalunya, Puigdemont ahantz dezan, eta orain gobernu efektibo deritzon tentazio horri amore eman ez diezaion. Voila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.