Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Haserre

2018ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Joan den ostegunean, editoriala argitaratu nuen VilaWeb-en, titulu honexekin: «Euskal herritarrak ez: euskal herritar batzuk». Testuan, azpimarratu nuen ezin direla euskal herritarrak epaitu EAJk ontzat eman duelako Mariano Rajoyren aurrekontua. Gure irakurleei gogorarazi nien elkartasun itzela ematen diola zuen herriak gureari; esate baterako, ikusarazi nien Kataluniako independentzia prozesuaren aldeko manifestaziorik handienak Bilbon egin direla, eta ez beste edonon.

Esan beharra daukat, Martxelo, tristuraz esan ere, haserre mezu asko jaso nituela. EAJren keinuak sumin handia sortu du Katalunian, eta jende askok, bidegabeki, ez du kontuan hartu nahi emandako arrazoirik.

Egia esan, keinu horretan badaude pare bat osagai bereziki deigarri direnak. Lehena, EAJk berak jarri ziola bere buruari 155.aren baldintza. Inork ez zion eskatu. Eta, orain, uler daiteke etekin handiagoa ateratzeko asmoz egin zuela hori. Bigarren osagaia, oso harrigarria dena, Gurtel auziarekin segidan gertatutakoa. Eta azken orduetako zinismoa ikustekoa da zinez.

Begien bistakoa da EAJk eta Ciudadanosek ere ondotxo zekiela Gurtel auziaren epaia etortzear zela. Bazekitela larria izango zela. Bazekitela pertsonak bakarrik ez baizik Alderdi Popularra bera ere akusatuko zutela. Eta pentsatzen dut erraz asko asma zezaketela epaileetako batek boto partikularra atzeratzea amarru agerikoegia zela Rajoyren aurrekontua bozkatzeko beharrezko denbora izateko, eta, hala, gutxienez beste urtebete izateko.

Baldintza horietan, ez dirudite batere serioak ondoren eginiko adierazpen zinikoek —azken segundoan irabazten lagundu diezun horiekin hausteko itxurak eginez—, eta susmoa dut ez ote duten handitu besterik egiten traizio egin dietela sentitu duten horien ezinegona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.