Vicent Partal.
ENBAXADA BILA

Hitzak

2014ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Hirugarren bidea deiturikoaren aldekoek espero zuten Espainiako monarka berriak keinuren bat egingo zuela ostegunean Gironara eginiko bisitan. Errege izendatu zutenetik, orduan atera zen lehen aldiz Madrildik, eta ziurrenik huraxe zen Felipe VI.aren aukera bakarra mahai gainean zerbait jartzeko, irailaren 11tik azaroaren 9rako hilabete bizi horiek iritsi aurretik.

Eta Espainiako erregeak huts egin zuen. Haren jarraitzaileek argudia dezaketen bakarra da katalanez hitz egin zuela. Izan ere, ia hitzaldi osoa katalanez egin zuen. Baina zer esan zuen? Bada, ez zuen esan bere aitak katalanez hitz egiteko beharra zuenean esango ez zuen ezer. Juan Carlos I.ak, oso gutxi iraungo zuelako ustea guztiz zabaldua zegoenean artean, katalanez hitz egin ohi zuen Bartzelonan eta Valentzian, 70eko urteen amaieran. Begi onez ikus zezaten edozer egin behar izaten zuen garaia zen. Gero, bat-batean, hizkuntza ahaztu zitzaion, eta gure oroimen historikoa iraindu ere egin zuen, esan zuelarik gaztelania ez zela sekula izan inposizio hizkuntza.

Aitaren jardun irrigarriak ez dio laguntzen semeari. Nabarmena da Felipek estatusa irabazi beharra daukala, eta, Kataluniako krisia hain nabaria izanik, ez litzateke ulertuko ez egitea gutxienez bere garaian aitak eginikoen moduko keinurik. Pena da, baina badirudi testuari hautsa kendu besterik ez dutela egin, 70eko urteetan entzun genituen kontu orokor lauso berak esaten baititu: pluraltasuna, denok dugula tokia bertan, Espainia harro dagoela katalanarekin, tor-tor-tor.

Gai garrantzitsuen inguruan, hitzik ez. Eta egun berean, hain zuzen, Kataluniako Parlamentuak monarkiaren edo errepublikaren inguruko erreferendum bat babesteko erabaki bat bozkatu zuen. Eta hori, egia da, ez genuen egin 70eko urteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.