Bertsolaritza

Pagonabarraga eskolarteko txapeldun

Saran jokatu dute Euskal Herriko 30. Eskolarteko Txapelketa. Aner Peritz gertatu da txapeldunorde hamahiru finalisten artean

Eskolarteko txapeldun berri Gorka Pagonabarraga, atzo, Mikel Mendizabalen eskutik txapela jaso berritan. XDZ.
Erredakzioa
2018ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Gorka Pagonabarragak (Durango, Bizkaia) jantzi zuen atzo Euskal Herriko 30. Eskolarteko txapela, Sarako (Lapurdi) trinketean. Goizeko hamaikak pasatxo ekin zioten lanari15-18 urte bitarteko hamahiru finalistek: Pagonabarragarekin batera, Irati Alcantarillak (Urruña, Lapurdi), Iruri Altzerrekak (Garai, Bizkaia), Oihana Aranak (Eskoriatza, Gipuzkoa), Aroa Arrizubietak (Gasteiz), Haitz Capotek (Zalgize, Zuberoa), Elixabet Etxandik (Izpura, Nafarroa Beherea), Julen Etxeberrik (Zaro, Nafarroa Beherea), Xabat Illarregik (Leitza, Nafarroa), Aner Peritzek (Zarautz, Gipuzkoa), Hodei Renteriak (Angelu, Lapurdi), Aitor Ugartek (Aramaio, Araba) eta Ekiñe Zapiainek (Bera, Nafarroa).

Eguneko lanak

Ainhoa Sarasua aurkezleak egin zien harrera, eta Julene Etxeberri aritu zitzaien gai jartzaile. Zortziko handi eta txikiko ariketetan puntu gehien lortu zutenek egin zuten aurrera finalean: Alcantarillak, Aranak, Etxandik, Peritzek, Pagonabarragak eta Ugartek. Bigarren bueltan, lehen puntua emanda eta gaia emanda aritu ziren, zortziko txikian eta bost puntuko neurrian. Lanok egin ondoren, Peritz bigarren sailkatu zen, Paganabarragaren atzetik. Mikel Mendizabalek jantzi zion txapela azken horri. «Jarrai dezagun kantari» kantatuz agurtu zituen txapeldunak bertaratutakoak, eta, segidan, finalaren karietara antolatutako bazkariaz eta festaz gozatu ziren.

Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak 1989an antolatu zutenlehen aldiz Euskal Herriko eskolarteko bertso txapelketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.