Albistea entzun

Nahikari: «Gertatu diren gauzak ez dira ahazten; haietatik ikasi behar da»

Udan egoera «zail eta deserosoak» izan zirela onartu du, baina egun Realean segitzen duela, eta bere konpromisoa «erabatekoa» dela
Nahikari, atzo emandako prentsaurrekoan.
Nahikari, atzo emandako prentsaurrekoan. REALA

Ainara Arrratibel Gascon -

2020ko azaroak 19

Klubeko kanalei duela aste batzuk emandako elkarrizketatik harago, hilabeteak zeramatzan Nahikari Garcia Realeko jokalariak hedabideen aurrean hitz egin gabe. Atzo hitz egin zuen, Realak hilabetean behin egiten dituen euskara hutsezko prentsaurrekoetan. Aurrelariak udan jakinarazi zion Realari ez zuela taldean jarraitu nahi, beste urtebeteko kontratua izan arren. Klubak atea itxi zion aukera horri: joan nahi bazuen, etete klausula ordaindu beharko. Orduan gertatukoaz mintzatu zen: «Egia da gauzek mina ematen dutela, eta egoera zail eta deserosoak izan direla nirekiko. Baina bizitzak aurrera jarraitzen du, eta errealitate bakarra da gaur egun hemen segitzen dudala, eta, hemen nagoen bitartean, nire konpromisoa erabatekoa izango da. Hori ez da aldatuko. Asko eman diogu elkarri, eta une honetan arreta osoa hemen dut. Nire helburua beti izango da haztea, bai bakarka eta bai multzo moduan».

Argi esan zuen. «Gertatutako gauzak ez dira ahaztu behar, eta horiez ikasi behar da. Nik hala egin dut». Zaleek berak hurrengo sasoian taldea segitzeko itxaropena izan dezaketen galdetuta, zera erantzun zuen: «Bizitzak buelta asko ematen ditu. Niri ere pasatu zait. Orain bizitzen ari garen egoerak erakutsi digu egunez egun, astez aste bizi behar dugula».

Denbora luzean egon da min hartuta orkatilako lesio baten ondorioz, baina, pixkanaka, ari da berriro sasoia hartzen. «Lehiaren eta entrenamenduen hutsunea nuen, eta berriro ere neure burua hor ikustea pozgarria da». Natalia Arroyoren etorrerak «haize freskoa» ekarri diela nabarmendu zuen. «Ilusio handiarekin etorri da. Horri guk hazteko eta hobetzeko dugun gogoa gehituta, nahasketa polita da.

Athleticen porrota

Athleticek, berriz, COVID-19agatik atzeratutako partida jokatu zuen atzo. Angel Villacamparen taldea neurketarik galdu gabe zegoen aurreko asteazken arte. Baina azken hirurak galdu egin ditu. Espanyolen zelaian amore eman zuen atzo: 2-1. Zuri-gorriak aurretik jarri ziren, Yulemak partida hasi eta berehala, bigarren minutuan, sartutako gol bati esker. Ederki baliatu zuen Eunateren erdiraketa. Neurketa ondo hasi zuten zuri-gorriek. Baina Espanyolek berdinketa lortu zuen. Anaierrek sartu zuen gola, 35. minutuan. Partida berdindu egin zen, eta azkenean etxekoentzat izan zen garaipena, 68. minutuan Nicartek sartutako golari esker.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Osasun egoerara egokitu dute aurtengo Euskal Herriko Itzulia

Osasun egoerara egokitu dute aurtengo Euskal Herriko Itzulia

Julen Etxeberria

Apirilaren 5ean hasiko da, Bilbon jokatuko den erlojupeko batekin, eta 10ean amaituko da, Arraten. Antolatzaileek zaleei eskatu diete ez biltzeko Itzuliaren inguruetan. 

 ©Aritz Loiola / Foku
 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Beste dinamika batean gaude orain»

Aitor Manterola

Donostiako taldeak hiru partida irabazi ditu denbora gutxian. Bihar derbia jokatuko du etxean, Retabet Bilbo Basketen kontra (20:45).
 ©BOB EDME / BERRIA

Banakakoa du pasio

Julen Etxeberria

Battitta Ducassouk buruz buruko bosgarren txapela irabazi nahi du etzi, Hazparnen, Luis Sanchezen aurka. Azaldu duenez, iazko urte «arraroak» kalte egin dio, baina azken hiru asteetan «lan handia» egin du Panpi Ladutxerekin, eta «prest» da lehiarako.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna