Zigorra hiru urte murriztu diote Altsasuko gazte bati, epaian akats bat dagoelako

Auzitegi Nazionalaren sententziak hamahiru urteko espetxea ezarri zion Iñaki Abadi, baina lesio delituen zenbaketa ez zegoen ondo egina

Erredakzioa
Iruñea
2018ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Iñaki Abad Altsasuko auziko gazteari hiru urte murriztu dio espetxe zigorra Espainiako Auzitegi Nazionalak, epaian akats bat dagoela medio, eta, hala, zigorra hamahiru urtetik hamarrera jaitsi da. Abadi hiru delitu egotzi zizkioten 2016an bi guardia zibili «lesioak» eragiteagatik, eta, haietako bakoitzagatik, bi urtekoa behar zuen espetxe zigorrak, eta ez, epaian agertu bezala, hirukoa, Efe berri agentziak jakinarazi duenez. Beraz, hiru urte gehiagoko kondena atera zitzaien. Akats hori zuzentzeko auto bat kaleratu du Auzitegi Nazionalak, eta,horren arabera, Abadek sei urteko kartzela zigorra izango dulesioengatik, eta «atentatua» egotzita, laukoa; denera, hamarrekoa. Defentsaren abokatuak eskatu zuen akatsa zuzentzeko.

Epaian beste hiru zuzenketa egin ditu auzitegiak, nahiz eta horiek ez duten eraginik espetxe zigorretan. Aurrekarietan gaizki agertzen da fiskalak Abadentzat eskatutako zigorra, lesioengatik eskatutakoa baino zigor bat gehiago eskatu zuela jartzen baitzuen. Guardia zibil baten bikotekidea ordezkatzen zuen akusazio partikularrak Abaden aurkako akusaziorik ez zuela egin ere aitortu du auzitegiak, eta mekanografia akats bat ere zuzendu du.

Auzitegi Nazionalak zortzi laguni bi eta hamahiru urteko espetxea ezarri zien sententzian—ekainaren 1ean atera zuen—, eta haietatik zazpi daude kartzelan.

Zigortuen gurasoek eskertu egin dute larunbatean Iruñeko manifestazioan jasotako babesa. Hedabideetara bidalitako gutun batean diotenez, Nafarroako gizartea «esnatu» egin da auziko «injustiziaren» aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.