Niko Iurramendi.
Arrauna. ARRANPLATIK

Nork bere guda

2018ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Estropada ikusgarriak izan dira asteburu honetakoak. Berdintasun handia egon da, eta horrek ikuslea erakartzeko balio izaten du. Ikusmina sortzen du, hogei minutu inguruko lan bateko hirugarren ziabogan, hamabostgarren minutuaren bueltan, aurrekalariek batera trinkatzeak. Aldiz, arraunlari batentzat, polita bai, baina etsigarria izaten da, eta amaieran, pozgarria, bai, baina baita nazkagarria ere.

Galdetu, bestela, Zierbenari. Behingoagatik, Urdaibairen aurretik ziren estropadaren azken txanpan, eta Orioko bandera esku artera eramateko merituak egin ondoren, azken hamar segundoetan traineru horiak aurrea hartu, eta ospakizunak, pikutara.

Pozgarria izan zen, ordea, Orioko arraunlari eta zale ororentzat. Ziur, batek baino gehiagok galdutzat eman zuela etxeko estropada, eta pentsa, bandera gutxi ez, eta eskuratutako puntu sortari esker, ohorezko eta bigarren txandaren arteko jauzia handiagotu da.

Asteburuko eremuak bereziak dira arraunlariontzat. Pasaian bost ziabogako jardunaldia izan genuen, eta igandean, Orion, eremu berria. Kirolariak ez gara konformistak izaten, eta beti nahi izaten dugu zer edo zer hoberik. Guri dagokigunez, sei eta zazpigarren postuetan sailkatuta, asteburu erregularra egin dugu, aurrekoetan ez bezala; sailkapen orokorrean dugun postuaren bueltan, gainera. Buruan, berriz, Cabo dugu. Bost punturen aldea atera arren, ezin etsi, sasoi erdia baino gehiago falta baita!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.