martxelo otamendi
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Sable hotsa edo ke interesatua?

2020ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Adinean gure aurretik daudenengandik ikasi genuen hiru zirela gure gertuko gizartean agintzen zuten botere faktiko klasikoak: eliza katolikoa, armada eta bankuak. Aitortu behar dizuet, Maria eta Vicent, gero eta gutxiagotan erabiltzen ditugun kontzeptuakdirela, nahiz garai batean hitzetik hortzera erabili. Dena gertatzen zen botere faktiko lokalek erabakita —lehen aipatu ditudan hirurak—, eta mundu mailako erabaki nagusiak Trilaterala izeneko erakunde ezkutuko batek hartzen zituen.

Dudarik ez dut egiten hiru botere faktiko horiek asko agindu dutela gurean azken hamarkadotan, asko baldintzatu dituztela hezkuntza, ekonomia, harreman sozialak, eskubide indibidualak eta nazionalak... Eta orain? Segitzen dute hirurek indar berarekin agintzen? Eliza katolikoak ixten ari dira herri askotan, bankuak bat-egiteak ari dira egiten irauteko, gero eta irabazi txikiagoak dauzkatelako.

Eta militarrak? Espainian azken asteon gertatu dena ikusita, esan beharko genuke oso aktibo eta eraginkor dabiltzala, baina ez dut uste horrela denik. Ezin da ukatu hautsak harrotu dituztela, agenda politikoa astebetez mugatu dutela, eta garairik okerrenetara begira jarri dutela herritar asko. Baina botere faktikoa izatetik urrun daude gaur egun militarrak Espainian. Gobernuaren osaketa kritikatu eta Espainiako batasuna arriskuan dagoela ohartarazi nahi izan duten militar erretiratu horiek benetako boterea dira?

Bakarren batek gomendatuko digu, etabaliteke arrazoi faltarik ez izatea, ez jartzeko arreta militar erretiratu horiengan, baizik eta aktiboan egonda militar erretiratu horien ekimena abisua emateko erabiltzen ari direnengan. Oso lasai dabiltza azken hamarkadotan militarrak Espainian, Kataluniako prozesua salbu, ez dutelako arrazoirik eduki, ez diegulako eman, sable hotsa sortuz egoera ezegonkortu eta baldintzatzeko.

Eta inork erabili nahi baditu militarren ke bonba horiek berriro atzera eginarazteko? LOAPA bis?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.