martxelo otamendi
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Liskarrez liskar, galdu arte

2021eko irailaren 19a
00:00
Entzun
Tokion egin berri diren Olinpiar Jokoetan oinean tiro jo kirol jarduera jokatu izan balitz, Kataluniako independentziazaleek hiru dominak eta diploma guztiak irabaziko zituzketen. Hamaika, edo mila, azalpen eman ditzakegu Katalunian azken urteotan independentziaren aldeko bi alderdi nagusien artean (ERC eta Junts) dagoen ezineraman kainita ulertzen laguntzeko, gertakizun horri buruz egin diren analisi guztiak xehe ditzakegu, saia gaitezke arduren banaketa zorrotza egiten... Ezin da azaldu.

Cui prodest higatua (noren mesedetan?) galdetzeak ez luke kalterik izango, ikusita nolako bilakaera eduki duen estatuaren aurpegiak 2017tik gaurdaino: larri dagoenaren begitartea orduan, kezka handirik gabe dabilenaren aurpegiera orain. Zergatik larri 2017an? Batasuna oinarrizko zeukan jarduerak errazago biltzen zuelako jendea proposamenaren inguruan, konbentzituta daudenak eta horren argi ikusten ez dutenak ere bai. Nor bilduko da arduradunak ika-mika dabiltzan egitasmo batera? Lasai daude Espainiako estrategak azken urteotan, independentziazaleak nola odolusten ari diren ikusita; lasai eta pozarren.

Zer mezu ulertu zuten ERCk eta Juntsek joan den larunbateko Diadaren manifestazio jendetsuan? Inork espero ez zuen tamainako manifestazio hura osatu zuten herritarrei zer esango diete bi alderdi horietako arduradunek? Errua oraingoan ere bestearena dela? Parte hartutako jendetzak ez du merezi egunotan Kataluniako eta Espainiako gobernuen arteko bilerara nor joan zitekeen eta nor ez bi alderdi horiek erakutsi duten ardura eza. Nekez egingo du aurrera Kataluniako prozesuak jarrera aldaketa nabarmena ezean.

Espainiako presidente Pedro SancheziEl Prat aireportuaren zabalpenaren kartak1.700 milioi euroko aurrekontuarekin huts egin zionean, katalanei zer eskaini ez zekiela geratu zen; inbertsioak direlako bere estrategiaren edukirik garrantzitsuena.

Lasai geratu da Sanchez ERCren eta Juntsen arteko liskarraren azken atala ikusta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.