martxelo otamendi
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Neurgailu partikularra

2021eko urriaren 10a
00:00
Entzun
Kartzelatik atera den euskal preso politiko bati ongi etorria egiten badiote lagunek, ETAko biktima elkarte batzuek, alderdi politiko eta erakunde publiko batzuek badute hizpidea astebeterako. Makina oso bat dago prestatuta, ondo koipetuta, norbaitek botoia sakatu eta makineria osoa lanean jartzeko.

Asteon, Espainiako egunkari batek argitu du Felipe Gonzalez Espainiako presidente zen, eta Espainiako Gobernua PSOErena zen garaian Barne ministro Jose Luis Corcuera jakinaren gainean zegoela bidali zizkietela bonbak ezker abertzalearekin lotura zeukaten hiru herritarri. Bonba horietako bat lehertu egin zitzaion herritar baten postontzian paketea sartzen ari zen Jose Antonio Cardosa postariari, Errenterian. Leherketak hil egin zuen Cardosa. Albistea ezaguna zen, baina Espainiako komunikabide batek kaleratu izanak proiekzio handiagoa eman dio.

Zer erreakzio sortu ditu ministro sozialista ohi bat horren modu nabarmenean seinalatu izanak? EH Bilduk Jose Luis Corcuera Barne ministro sozialista eta Fernando Grandre-Marlaska oraingo Barne ministroa deitu ditu Kongresura azalpenak ematera. Askoz gehiago ez.

Duela aste batzuk presoen eskubideen aldeko Sare erakundeak martxa bat antolatu zuen Arrasaten Unai Parot euskal preso politikoari luzatu egin ziotelako kartzelatik ateratzeko data. Berehala jarri zen martxan makineria, eta Espainiako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, ekitaldi bat antolatu zuten bezperan Parot etakidearen biktimei omenaldia egiteko.

Zer esan dute bi gobernu horiek Errenteriako postaria hil zuen atentatuaz eta hilketaren arduradunez? Ezer ez. Eusko Jaurlaritzaren larritasunen neurgailuan, zer den onargarria eta zer den salagarria neurtzen duten eskala partikular eta interesatuan, askoz larriagoa da kartzelatik atera den presoari ongi etorria egitea, estatu aparatuek prestatutako atentatu batean postari bat hiltzea baino.

Esango digute biktima guztiek merezi dutela errespetu bera...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.