martxelo otamendi
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Espainiako selekzioak gureetan

2022ko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Duela urte batzuk, Espainiako gizonezkoen futbol selekzioak Bilboko San Mameseko zelaian jokatu behar ote zuen edo ez eztabaidaren erdian, Bizkaiko diputatu nagusi Jose Luis Bilbao jeltzaleak esan zuen bera San Mamesera Espainiako taldea ikustera joango zela bakarrik Espainiak Euskal Herriaren aurka partida ofizial bat jokatzen zuenean. Zaparrada handia erori zitzaion alderdikide askorengandik –Iñaki Azkuna artean alkate zenarengandik lehena– eta Bilboko ostalaritzako ordezkari handiengandik.

Beti iruditu zait oso irakurketa interesgarria daukala urte askotan gertatutakoak, alegia, Espainiako selekzioak ez jokatzea ez Katalunian ezta Galizian ere. Maria, zure herrialdeko egunkari baten hemerotekan irakurri dut 2009an jokatu zuela aurreneko aldiz Galizian Espainiak, taldea sortu eta 89 urtetara. Martxoaren bukaera aldean jokatuko du berriro Espainiak zuen herrialdean, Islandia aurkari.

Katalunian ere pil-pilean dago gaia, Galizian baino hiru egun lehenago jokatuko baituEspaynol taldearen zelaian, Albaniaren aurka. Ia hogei urte, hemezortzi hain zuzen, ez duela Espainiak Katalunian jokatu. Hiru eguneko epean bi partida, Katalunian lehena eta Galizian bigarrena... Ez da ahalegin handirik egin behar estrategia oso bat abiatu dutela ondorioztatzeko. Euskal Herrian hurrengoa?

Eta duda daukanari berehala joango zaio martxoko partidaren harira Kataluniako futbol federazioko lehendakariak, Joan Soterasek, irrati batean asteartean esandakoa ikusita: «Espaynol taldeak duela bi urte egin zuen eskaera, baina orduan ez zen egoera egokia; orain bai, auzi politikoan denok lasaiago gaude, eta egoera normalizatzen hasi behar dugu». Behin abiada hartuta: «Partidaez-ofizial batekin hasiko gara, eta partida ofizialak jokatzen bukatuko dugu». Harribitxia bukaerarako utzi zuen: «Camp Nou leku paregabea da selekzioaren partida baterako».

Askotan aipatu izan dugu oso garrantzitsua dela egiturak okupatzea, baita politika handia egiten ez direnak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.