Pablo Casado: «Zentro-eskuina, haustean, ez da gobernatzeko aukera bat izaten»

Erredakzioa
2019ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
PP alderdia 1989an birfundatu zuten AP Aliantza Popularra oinarritzat hartuta. Bi indarren bilakaera kontuan hartuta, atzoko emaitza galera historiko handia izan da PPrentzat, 1982tik inoiz ez baitzen ehun diputatutatik jaitsi. «Badakizue espezialista naizela areto honetara jaisten gau zailetan», esan zuen Pablo Casado liderrak Madrilgo Genova kaleko egoitzan. «Ez diot erantzukizunari ihes egingo, emaitza oso txarra da». Horren erantzukizuna, ordea, «zentro-eskuinaren» hausturari egotzi zion. «Zentro-eskuina, haustean, ez da gobernatzeko aukera bat izaten». Ciudadanosi eta Voxi leporatu zien haustura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.