Brasil da faborito gaur, Peruren aurka, Amerika Kopako finalean

Julen Etxeberria -

2019ko uztailak 7
Brasilek eta Peruk Amerika Kopako finala jokatuko dute gaur iluntzean, Rio de Janeiron (Brasil), Maracana estadioan (22:00). Gertatzen dena gertatzen dela, selekzioen arteko lehiaketa zaharrenak txapeldun berria izango du, azkeneko bi ekitaldietan Txile nagusitu baitzen.

Etxeko taldea da faborito argia Txileri lekukoa hartzeko. Batetik, etxean jokatuko du; bestetik, koska bat gorago dago. Ekitaldi honetako ligaxkan gertatutakoari erreparatu besterik ez dago baten eta bestearen artean dagoen alde handiaz jabetzeko: 5-0 irabazi zieten brasildarrek perutarrei.

Baina ez daude bi neurketa berdin, eta are gutxiago partidetako bat final bat baldin bada. Argi dago presio osoa Brasilgo jokalarien gain egongo dela. Ezin dute huts egin. Ez dute nahi maracanaço-a errepikatzerik nahi. Hamabi urte luze itxaron dituzte Amerika Kopako final bat berriro jokatzeko, eta ez dute aukera alferrik galdu nahi. Bederatzigarren titulua dute begiz jota.

Brasilek izango duen presioa adina ilusio izango du Peruk. Ez da gutxiagorako, duela 44 urte jokatu baitzuen azkenekoz Amerika Kopako final bat —irabazi egin zuen—. Txapelduna kanporatu ondoren, balentria biribildu nahi du, eta hirugarren titulua irabazi.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna