Urmuga

Moises bezala, urak bi aldeetara banatzen

Nafarroa Beherean eta Zuberoako mendietan barna ibili dira Urmugakoak, Irati parkean bigarren egunez. Mendibeltz, Barazea, Arthanolatze eta Harsüdürrako gailurretan izan dira.
Mendibeltzen urmugalariak, zaldiak eta lainoa zuloan itsatsita.
Mendibeltzen urmugalariak, zaldiak eta lainoa zuloan itsatsita. JOXEMI SAIZAR Tamaina handiagoan ikusi

Joxemi Saizar -

2020ko uztailak 31

Moises bezala sentitzen dira egun hauetan Urmugako ibiltariak. Ez amak Nilo ibaian saski batean utzi zituelako. Ez profeta judu gisa, nahiz eta mezu sekretu bat eraman Euskal Herriko punta batetik bestera, sartaldetik sortaldera, eskultura baten barruan. Moisesek Itsas Gorriaren urak banatu bazituen hebrearrak gidatzen ari zela, urmugalariak gure herrialdeko bi isurialdeetako urak alde banatara bidaltzen sentitzen dira une oro, Bizkaiko itsasora eta Mediterraneora, hemeretzi eguneko bidaia luzean, bere lur agindura —Hiru Erregeen Mahaia— bidean.

Bigarren egunez, Irati parke paregabean ibili dira, Pirinioetako basorik handienean, bi itsasoen erdian. Bezperan ibilaldia utzitako puntuan, Burdinkurutzeta mendatean, abiatu eta aldapan gora hasi dira. Eguraldi garbiagoa dute, nahiz eta beheko zuloetan oraindik behe lainoa itsatsita ikusi. Lainopean izango dira Lakarrin eta Otsagabian. Mendibeltz (1.411 metro) dute lehen tontorra, ordubetean igo dira hara, berehala Ataramatzera, gero Barazeako gailurra zapaldu dute, jarraian Arthanolatze (1.531 metro), gailur zabala eta borobila, eta azken tontorra Eskaleta (1.477 metro) izan dute. Eskaleta ugari prestatu beharko zituzten zeberiotarrek egun hauetan Urmugako kontzertuetan. Nahiz eta gero abestien ordena aldatu maiz.

Jomuga izan dituzten lau mendiok Harsüdürra mendilerroan daude, lehen biak Nafarroa Beherean, eta azken biak, Zuberoan. Baso gutxi zeharkatu dute, mendi soilak baitira, belaze ederrak dituztenak, behi, txekor, zaldi eta moxalen gozamenerako. Ur mugak ukitzen dituen Ipar Euskal Herriko bi probintziak ukitu dituzte, beraz, Lapurdi lerro horretatik alde batera gelditzen baita.

Musikaz blaitutako errekak

Etaparen azken zatian, Bagargia edo Organbidexka mendatera jaitsi dira mendizaleak. Han beste trikuharri bat dago, Euskal Herriko garaiena (1.327 metro). Eta Iratiko txaletak ere hantxe aurkitzen dira, ibiltarien atsedenleku, bezperan bezala. Txango laburra izan denez, denbora libre gelditzen zaie nahi bezala erabiltzeko: batzuek siesta egiteko, inguruan buelta bat emateko, zerbait erosteko (tokiko gasna, adibidez) edo edateko… Edo norbaitek BERRIArako kronika idazteko. Zaldi eta moxal batzuk ere inguratu dira inspiratzen laguntzeko, nonbait.

Moises moderno horiek urak ezkerraldera bideratzen dituzte, Errobi ibaiak jasoko dituen errekastoetara (Aldude, Arnegi, Beherobi, besteak beste), eta eskuinaldera Aragoi ibaira joango direnak, Erro, Urrobi, Zaraitzu eta Eska adibidez.

Egun hauetan musikaz beteta doaz ur horiek bi isurialdeetako erreka eta ibaietara. Ahotsek, biolinek, gitarrek, trikitiek, pianoek... sortutako doinuak. Iritsi ote dira ur musikatu horiek euskal ibaietatik bi itsasoetaraino? Entzun al dituzue aire gozo horiek Bizkaiko eta Mediterraneoko itsasertzetako hondartzetan?

BIHARKO ETAPA:

Abuztuak 1: Belagua- Hiru Erregeen Mahaia-Belagua

18 km; 1.365 m igo, 1.492 m jaitsi; 8-9 ordu; Auñamendi ingurua, Zanpori, Pourtet, Añelarra, Hiru Erregeen Mahaia.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Ramontxu Berri tabernan egondako 683 laguni egin ziete proba, atzo ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herrian, 492 positibo

Berria

Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR-ak egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna