Eskiroz ariko da Mariezkurrenaren ordez igandean

2023ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Jon Mariezkurrenak berriro hartu du min eskuin eskuan, eta Iosu Eskiroz ariko da haren ordez, igandean, Etxebarrin (Bizkaia), Erik Jakaren eta Aitor Arangurenen aurka. Arrazoi beragatik ez zuen jokatu duela bi aste, eta, orduko hartan, Aimar Morgaetxebarriak ordezkatuko zuen, Zornotzan (Bizkaia), Aitor Elordiren eta Jose Javier Zabaletaren aurka. 22-11 galdu zuten Baikokoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.