Beste urrats bat egin nahi du

Gernikak hirugarren partida irabazi nahi du Eurokopan, gaur, etxean, Virtus Bolognaren aurka. Italian, 60-65 nagusitu ziren bizkaitarrak

Tinara Moore, Roche Vendeeren aurkako partidan. MONIKA DEL VALLE / FOKU.
Julen Etxeberria.
2021eko azaroaren 3a
00:00
Entzun
Eurokopako ligaxkaren aurreneko itzulia jokatuta, egoera onean dago Lointek Gernika Bizkaia. Bigarren postuan dago multzoan: bi partida irabazi ditu, eta bat galdu. Roche Vendee Frantziako taldea dauka gainetik, hiru garaipenekin. Aldiz, atzetik dauzka Flammes Carolo Frantziakoa —garaipen bat— eta Virtus Bologna Italiakoa —bat ere ez—. Lehen bi sailkatuek aurrera egingo dutela aintzat hartuta, baikor egoteko motiboak dituzte bizkaitarrek. Hiru norgehiagoka dituzte ondo hasitako lana bukatzeko.

Gaur beste urrats bat egin nahi dute. Aukera aproposa dute horretarako, etxean jokatuko baitute, eta azken sailkatuaren kontra: Virtus Bologna etorriko da bisitan Malostera (20:00, ETB4). Italiako taldeak jokatu dituen hiru neurketak galdu ditu, tartean, haren kantxan Gernikaren aurka galdutakoa. 60-65 nagusitu ziren bizkaitarrak lehen lehian. Ordukoarekin alderatuta, aldaketa bat dago italiarren artean: Brianna Turner estatubatuarra ariko da. WNBan nabarmendu berri da.

Hala ere, ezin dira deskuidatu. Bete-betean aritu beharko dute. Zaragozan (Espainia) galdu berri dute, eta horrek mesede egin diezaieke erne egoteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.