Ruben Duartek 2023ra arte berritu du kontratua
Ruben Duartek beste bi denboraldirako luzatu du kontratua Alavesekin, 2023ko ekainaren 30era arte. Izan ere, datorren sasoiaren amaieran bukatuko zitzaion hitzarmena Gasteizko taldearekin. 23 urteko ezker hegaleko atzelari kataluniarrak bigarren denboraldia du Alavesen. Gutxi jokatu zuen hasieran, baina, Abelardo Fernandez iritsi zenetik, funtsezko jokalari bilakatu da. Sasoi honetan, adibidez, 28 partida jokatu ditu Espainiako Ligan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu