Niko Iurramendi.
Arrauna. ARRANPLATIK

Bidaiak eta ohiturak

2019ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Pasatu berri ditugun TKEko estropadek hasierakoen dinamika berean jarraitu dute, eta oso estu joan dira. Egun batean erdi garaile irten dena hurrengoan erdi galtzaile, eta alderantziz. Sailkapenaren alde guztietan.

Bidaia luzeak izan ditugu taldeok asteburu honetan. Ostiral goizean irten ginen gehienok, eta Coruñan arratsalde aldean traineruak prestatu eta estropada bezperan egin ohi diren saio motzak egin genituen. Bidaiek, oro har, gorputza kolpatua uzten dute, eserleku eta jarrera berean ordu dezente ematen baitira. Errepidearen hots eta nekeak uxatzeko asmoz egiten diren saioak dira.

Larunbat goizean batzuek oso saio laburra ere egin zuten, gorputzak aktibatzeko asmoz. Beste batzuok Coruña hiriaren mapan ibilaldi laburren bat trazatu, eta artalde formatuan adarjotze eta algara artean goizeko orduak igaro genituen. Eguerdi aldera estropadetako errutina abian jarri genuen: bazkaldu, lasai egoteko tartea, estropada, afaria, lo, gosaria, lasai egoteko tartea, estropada. Kanpoan egiteak baditu aldeko eta kontrako faktoreak: ondo pentsaturiko ordutegiak izaten dira, baina nik, esaterako, lehenago bazkaldu ohi dut (baita gutxiago ere; ez dezala nire entrenatzaileak irakurri).

Estropada bukatu, tresna guztiak beren lekuan jarri eta autobusean ihes egiten dugu, bertatik aspaldi alde egin nahi bagenu bezala. Bada, hurrengo egunean laneguna da. Hala egiten dugu espres bidaia. Horixe dute ia asteburuero Cabo da Cruzeko kideek. Nahikoa estimu zor diegu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.