Zazpi euskal ekoizpen izango dira gaur Zinebiren inaugurazio galan

Agnieszka Holland zinemagileari eta Iñigo Salaberriaren sendiari Ohorezko Mikeldi sariak banatu ostean izango da proiekzioa, Arriagan

Erredakzioa
2022ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Gaur ekingo diote Zinebi Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldiari. Hilaren 18ra bitartean, 148 film proiektatuko dituzte, eta horietako zazpi, Euskal Herrian ekoitzitakoak, gaur ikusi ahal izango dira estreinakoz, inaugurazio galan. Bilboko Arriagan izango da, 19:30ean.

Hasteko, jaialdiak aurten banatuko dituen hiru Ohorezko Mikeldi sarietako bi banatuko dituzte gaur iluntzeko ekitaldian; Agnieszka Hollandi bata, eta berriki hildako Iñigo Salaberriaren sendiari bigarrena —Albert Serrari emango diote hirugarrena, hilaren 17an—. Horren ondotik erakutsiko dituzte Sail Ofizialean lehiatuko diren eta Euskal Herrian ekoitziak izan diren zazpi film laburrak.

Dokumentalak izango dira horietako lau: Maddi Barberren Alas/Tierra, Txuspo Poyoren Gran Hotel Nazareno, Paula Iglesias eta Marta Gomezen Hondarrak eta Karla Crncevicen Wild Flowers.

Fikziozkoen artean daude, berriz, Maria Ines Gonçalvesen The bath (o banho), Ainhoa Olaso eta Enara Garciaren Hemen bizi da maitasuna eta Josu Martinezen Hitzaklan laburrak.

Zazpi lanak Golem Alhondiga zinema aretoan ere proiektatuko dituzte berriro azaroaren 17an, eta jaialdiak banatzen dituen bost sarietakoren bat irabazteko hautagaiak izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.