Albistea entzun

IRRINTZIKO PAPERAK

Iruñeko alkatearen kontraerasoa

Iker Tubia -

2022ko uztailak 10

Nafarroako —Opusen— Unibertsitate Klinikan dena prest zuten sanferminak hasi aurretik. Irrintziko paperek argi azaltzen dute plana. Enrique Maia alkateak nahiago luke jendeak txapela kenduko balu prozesioan aurrera egiten duen bitartean, baina 2019an bera izan zen txapelik gabe gelditu zena. Curia karrikako oihuen artetik esku bat agertu zen alkateari xixtera botatzeko. Orduz geroztik zuen mendekua hartzeko gogoa.

Baina sanferminik ez da izan azken bi urteetan, eta ezin deus egin eraso hari erantzuteko. Txar guziak badu onik, hala ere, eta pandemiak eman zion ideia alkateari. COVID-19ak jota ospitalean zegoela etorri zitzaion burura: «Ezker abertzaleko terrorista totalitarioak kutsatzea litzateke kontraerasorik egokiena». Horrela jartzen du, hitzez hitz, Irrintzi peñako komuneko zuloan aurkitutako paperetan.

Iazko maiatzean hasi zen Karrikiri operazioa. Bi hilabetez ia berrehun nafar infektatu ziren bertako zepa batekin. Nafarroako Unibertsitate Ospitalean aurkitu zuten koronabirus nafarra, 2021eko maiatzaren 19an. Bere izena B.1.575.2 da, baina Carlos Artundo Osasun zuzendariak Karrikiri izena eman zion. Zepa CIMA ikerketa gunean gorde zuten, une egokienaren zain.

Azkenik ailegatu zen eguna. Uztailaren 5ean infektatu zen Maia Karrikiri zeparekin. Bi egunetara kutsatzeko gai zen: prozesioaren egunean. Extremaduratik etorritako poliziek eskularruetan zuten zepa ere, protestan ari zirenen aurpegietan igurzteko gertu. Atzo jakinarazi zuen Maiak positibo eman zuela. Hala ere, ez da etxean gelditu. Sanferminak bider hiru ospatu behar dira, eta ez datorkio batere ongi.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Hilarri bakoitza mundu bat da orain»

Iker Tubia

Etxeko lanari segida ematea erabaki zuenetik, hargin eta ehorzketa lanetan aritzen da Soule. Droneak bestelako ikuspegia ematen dio, baita lanak ere: «Heriotzaz gehiago solastatu behar dela uste dut».
Ogirik gabe jateak gosea ez asetzea eragiten die batzuei, antropologia sozialak dioenez. ©BERRIA

Gosearen memoria kolektiboa

Naroa Torralba Rodriguez

Espainiako gerraren ondorengo gose garaiak ditu ikergai Gloria Romanek. Elkarrizketa saio batzuk egin zituen gerraostean haur izan zirenekin, eta artikulu bat idatzi du ogiak eta gozoek haien memoria indibidualean duten garrantziari buruz. Laburpena egin du Twitterren, eta erantzun ugari jaso du.
Aron Piper aktorea <em>El Silencio</em> telesailean. Fikzioa Bilbon girotuta dago. ©LANDER LARRAÑAGA / NETFLIX

'El Silencio': munduan gehien ikusitako telesailetan hirugarrena Netflixen

Urtzi Urkizu

Fikzioa 80 herrialdetan dago lehen hamarren artean. Ingelesezkoak ez direnetan, lehena da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...