Kohei Uchimura, gimnastikaren ikur eta izar

Kohei Uchimura gimnasta, Japoniako lehiaketa batean. KIMIMASA MAYAMA / EFE.
2021eko uztailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gimnastikaren enperadorea da Kohei Uchimura, eta meritu propioz irabazi du deitura hori. Erakustaldiz eta dominaz betetako zakua du, eta, aurten, laugarrenez arituko da Olinpiar Jokoetan. Azkenaldian izandako lesioak tarteko, baina, barra finkoan soilik hartuko du parte. 32 urte ditu gimnasta japoniarrak, eta «ariketa perfektua» egiten saiatuko dela adierazi du.

Uchimurak 2008an egin zuen debuta Jokoetan, Pekinen, eta harrezkero lehiaketa guztietan aritu da. Denera, zazpi domina lortu ditu, horietatik hiru urrezkoak, eta lau zilarrezkoak. Azken bi Jokoetan hura gailendu da banakakoan, eta, Rion irabazita, bi aldiz jarraian banakako proban urrea lortu duen gizonezko gimnasta apurrenetariko bat bilakatu zen. Tokion, ordea, barra finkoan bakarrik lehiatzea erabaki du, eta, beraz, ez du errekor hori apurtuko.

Rion, urrea eskuratu zuen taldekakoan ere, Errusiaren eta Txinaren aurretik sailkatuta. Horixe falta zuen Japoniako gimnastak, eta lortu zuen arantza kentzea.

Tokiora ez da bere ibilbideko garairik onenean iritsiko, baina bai onena emateko prest.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.