Zale bat larri zaurituta, borroka handi batean

2017ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Derbiko festa girotik kanpo, liskarrak izan ziren atzo Gasteizen Alaveseko eta Santanderko (Espainia) Racingeko zaleen artean. Espainiarrek Gasteizen zuten atzo Bigarren B mailako partida, Eibarren bigarren taldea den Vitoriaren aurka, eta Adurtza auzoan egin zuten topo Alaveseko eta Racingeko zaleek. Elkarri gauzak botatzen eta elkar joka aritu ziren, eta lau pertsona zauritu zituzten, denak Racingeko zaleak. Berri agentzien arabera, bi Santiago ospitalera eraman zituzten, eta bat Zaintza Berezien Unitatean sartu zuten. Ertzaintzak 46 pertsona identifikatu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.