Athleticek lehen urratsa egin nahi du gaur Superkopa irabazteko

ainara arratibel gascon
2021eko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Athleticek bi pausora du titulu bat irabazteko aukera: Espainiako Superkopa. Baina, bigarrena emateko, lehenengoa eman behar da. Gaur egin beharko du hori, Malagan, Real Madrili irabazita. Hori lortuz gero, igandeko Sevillako final handian izango da Marcelino Garcia Toralen taldea.

Nekez izango du teknikari batek talde batera iritsi eta hain bizkor garaikur bat lortzeko aukera. Erronka hori dute Marcelinok eta bere jokalariek. Teknikariaren ustez, Real Madril da faborito. «Baina gu ilusio handiarekin gaude, eta uste osoa dugu igandeko finalean egon gaitezkeela». Gaurko lehiaz azterketa hau egin zuen. «Real Madrili kostatu egin zaio atzean ondo antolatuta dauden taldeen aurka jokatzea, eta hori izango da gakoetako bat. Erasora ere bizkor atera behar dugu, atzeraka korrika egitera behartzen badugu arazoak sor diezazkiokegu eta».Iker Muniain ere baikor azaldu zen. «Taldea berme guztiekin ikusten dut garaipena lortzeko. Erronkak gustuko ditugu, eta talde oldarkor eta lehiakor bat izaten ahaleginduko gara. Hori lortuz gero, aukera asko izango ditugu garaipena lortzeko». Gaurko partidari begira, jokatu ezinik daude Yuri, Unai Lopez eta Peru Nolaskoain; Yeray, berriz, osatu da.

Real Madril izan zen aurreko sasoian Superkopako garailea. Zinedine Zidane entrenatzaileak uste du partida gogorra izango dela. «Athleticek korrika asko egitera eta gure onena ematera behartuko gaitu. Baina ondo gaude». Dani Carvajal ez dute jokatzeko moduan izango zuriek.

REAL MADRIL-ATHLETIC
Real Madril. Courtois; Lucas Vazquez, Varane, Sergio Ramos, Mendy; Casemiro, Kroos, Modric;Asensio, Hazard eta Benzema.
Athletic.Unai Simon; Capa, Yeray,Iñigo Martinez, Balenziaga; De Marcos, Vencedor, Vesga, Muniain; Raul Garcia eta Williams.
Epailea. Martinez Munuera.
Lekua. La Rosaleda futbol zelaia.
Ordua. 21:00 (Vamos).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.