Albistea entzun

BAKARRIZKETA

Janari banatzaileen kanibalismoa

BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2021eko irailak 19

1. Kanibalismoa? Papua Ginea Berriaz ari zara? Ez, Europaz.

2. Nola lotzen dira egungo Europa eta kanibalismoa? Kapitalismo neoliberal digitalaren bidez. Agian, errazago ulertuko duzu esaten badizut janaria eta beste produktu batzuk etxera banatzeko negozioak enpresen arteko lehia basatia eragin duela, eta batak bestea jateko lasterketa bat martxan dagoela Europan.

3. Eta nor dira parte hartzaileak? Glovo, Dija, Getir eta Gorillas; oraingoz, horiek dira beste zenbait start up jan dituztenak supermerkatuen ohiko erosketak etxera eramateko zerbitzuaren sektorean. Europako hainbat hiritan, hamar minutuko epean, erosketak etxera eramatea eskaintzen dute, epeak gero eta gehiago murriztuz. Inbertsio handiak egiten ari dira sektore gaztean, eta bat egiteak eta xurgatzeak azkar gertatzen ari dira, tartaren zati handiena norentzat izango den jokoan.

4. Enplegua sortuko dute orduan. Milaka langilek jarduten dute enpresa horientzat, baina lehiakideen artean Glovo ikusteak esango dizu zerbait, ezta?

5. Tamalez, bai... Hori da; tamalez, lanpostu prekarioez ari gara, algoritmo digitalen bidezko kontrolaz, bizikletaz eta motorraz, eta bezeroei zerbitzu handiak eskaintzeaz tarifa txikien truke, betiere eskulanaren bizkarretik.

6. Janaria partitzen dute bakarrik? Ez, ez gara ari Deliberoo edota Just Eat moduko enpresei buruz, supermerkatuen erosketa oso bat banatzen dutenei buruz baizik, nahiz eta lehengusuak izan. 2.000 produktu inguruko gama bat eskaintzen dute, tartean janaria, noski, baina baita garbitasunerako eta higiene pertsonalerako produktuak ere, esaterako. Hirietan barna biltegi txikien sare bat dute, eta bezero batek deitzen duenean produktu zerrenda bat eraman diezaioten etxera; harenetik hurbilen dagoen biltegiak hornitzen du eskaria. Azkartasuna eta gertutasuna hertsiki loturik daude. Hori da negozioaren funtsa.

7. Supermerkatuen lehiakide bihurtu dira orduan? Maila batean, bai. Produktuak hornitzaileei erosten dizkiete zuzenean, baina batzuetan baita supermerkatuei ere. Kontua da sektoreko iturriak esaten ari direla supermerkatu kateekin akordioak lortzeko aukera gero eta argiago ikusten dutela. Supermerkatu askok eskaintzen dute erosketak etxera eramateko zerbitzua, baina ez enpresa berri horien azkartasunarekin, eta ez da zaila aurreikustea, azkenerako, supermerkatuek zerbitzu hori azpikontrata dezaketela, hain zuzen, Glovo, Dija, Getir eta Gorillasen bidez.

8. Merezi die banatzaile handiei enpresa txiki horiek elikatzea? Prekaritatearen ereduarekin ari diren banatzaile azkar horien ustez, bai, «arazo bat kenduko dutelako gainetik». Banatzaile tradizionalei «garesti» ateratzen omen zaie etxera partitzeko zerbitzua. Nekez ei da errentagarria.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jaurlaritako kideak, gaurko gobernu kontseiluaren ostean. ©David Aguilar (Efe)

Eusko Jaurlaritzak %50 handituko ditu inbertsioak 2022an

Jokin Sagarzazu

Inoiz baino diru gehiago gastatuko du datorren urteko aurrekontuetan: 13.108 milioi euro. «Susperraldi ekonomikoa» bultzatzea izango du xede.

Gasteizko El Corte Ingles saltokia. ©Raul Bogajo / Foku

EH Bilduk salatu du Gasteizek 400.000 euro eskatu dituela Europako Funtsetatik El Corte Inglesen kaiaren obrak ordaintzeko

Edu Lartzanguren

«Tokiko merkataritza berpizteko» helburua aipatu du Maider Etxeberria (PSE) zinegotziak laguntza eskatzeko. Oposizioak hainbatetan salatu du saltokiari berari ez ordainaraztea lan horiek.

Gaur Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan egindako elkarretaratzea. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Enplegu publikoak finkatzeko eskatu du ELAk

Irune Lasa

Langile publikoak mobilizazioetan dabiltza gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan, ELA sindikatuak deituta, enplegu publikoak finkatzea eskatzeko. Euskal alderdiei dei egin diete, boto erabakigarria dutelako Madrilen hartzear dauden erabakietan.  

Nadia Calviño Espainiako Ekonomia ministroa eta Paolo Gentiloni Europako Batzordeko Ekonomia komisarioa, atzo, Madrilen. ©KIKO HUESCA / EFE

PSOEk ez du aldatu nahi itunen lehentasuna, lan erreforma berrian

Xabier Martin

Diaz Lan ministroak dio enpresa ituna sektorekoaren gainetik utzi nahi duela PSOEk, eta horrek prekaritatea betikotzen duela. Espainiako liberalismoa bultzaka ari da azaleko erreforma baten alde

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.