NOx gutxiagoren truke, CO2 gehiago

2019ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Diesel autoen salmentaren amiltzeak izan du horren agerikoa ez zen albo kaltea: auto berrien berotegi efektuko gasen isurketak handitu dira. 2010. urteaz geroztik lehen aldiz, auto berrien CO2 isurketak handiagoak izan ziren 2017an; batez beste, kilometroko 118,5 gramo isurtzen zituzten, aurreko urtean saldutako autoek baino %0,4 gehiago. 2018ko datuetan ere isurien hazkundea espero dute erakundeek.

Batetik, Dieselgate delakoak, eta, bestetik, hiri handietako kutsadura mailek—eta ondoriozko debeku iragarpenek—, gasoliozko autoen erreinua eraitsi dute. Nitrogeno oxido (NOX) gutxiagoren bila, erosleen aukera nagusia gasolinazko autoak izan dira. Iaz Europan matrikulatutako autoen %56,7 gasolinazkoak izan dira, eta soilik %2 elektrikoak —nahiz eta elektriko horien salmentak %33 hazi—. Hego Euskal Herrian ere joera bera dago: iaz saldutako autoen %61 izan ziren gasolinazkoak eta %31 dieselak. 2019ko lehen hiru hilabeteetan matrikulatutako autoen %65,7 izan dira gasolinazkoak eta %23,5 dieselak.

Gasolinazko autoek dieselek baino CO2 gehiago isurtzen dute. %10 edo %40 gehiago, gasoliozko baliokidearen arabera. Era berean, isurketen arazoa murrizten ez du laguntzen SUV autoekiko areagotuz doan zaletasunak. Pisu handiagoko eta motor indartsuagoko SUVek, nola ez, beste hainbat autok baino CO2 gehiago isurtzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.