KRONOLOGIA

2014ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Hamabi urte baino gehiago pasatu dira 35/02 auziko lehen operazioa egin zutenetik.

2002ko apirilaren 29a

Operazioa. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aginduz 11 lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Sei enpresa eta Donostiako Amara Zaharra auzoko Herriko Taberna miatu zituzten, besteak beste. Herriko tabernetako kontuak blokeatu zituzten, eta jabegoak bahitu.

2002ko maiatzaren 29a

Euskadiko Kutxa. Euskadiko Kutxako Barne Ikuskaritza Saileko zuzendari Iñaki Mallagarai atxilotu zuten, herriko tabernen kontrol judizialari «oztopoak jartzea» eta ETAri laguntzea egotzita.

2002ko uztailaren 3a

Diru kontuak eta elkarteak. Kale istiluen erantzule egin zuen Garzonek Batasuna: 24 milioi euro eskatu zizkion. Hark ordaindu ez zituenez, 107 diru kontu eta 75 elkarte enbargatu zituen. Herriko tabernak ez zeuden Batasunaren izenean, baina hori «benetako titulartasuna ezkutatzeko» zela argudiatu zuen.

2002ko abuztuaren 26a

Jarduerak etenda. Batasunaren jarduera hiru urterako eteteko agindu zuen Garzonek. Hurrengo egunean, Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak alderdiaren hainbat egoitza eta bulego itxi zituzten.

2003ko maiatzaren 9a

'Herrikoak'. Bahituak zituen 75 herriko tabernei administratzaile judiziala jarri zien Garzonek.

2005eko urtarrilaren 25a

Auzipetzea. ETAko kide izatea egotzita, Batasuneko 36 kide auzipetu zituen Garzonek. Geroago, legebiltzarreko kide izateagatik zuten forua galtzean, Joseba Alvarez, Joseba Permach eta Josu Urrutikoetxea ere auzipetu zituen. Ondoren, Arnaldo Otegi eta Jon Salaberria ere auzipetu zituen Fernando Grande-Marlaska epaileak.

2006ko urtarrilaren 17a

Etenaren luzatzea. Jardueren etetea beste bi urtez luzatu zuen Grande-Marlaskak.

2008ko apirilaren 1a

Epaiketara bidean. Sumarioa amaitutzat emanda, 41 lagun epaiketara bidean jarri zituen Garzonek, berriz ere lanpostura itzulita.

2013ko urriaren 17a

Epaiketa. Epaiketa hasi zen.

2014ko martxoaren 12a

Epaiaren zain. Fiskalak zigor eskaerak arindu ondoren, epaiaren zain geratu ziren auzipetuak.

2014ko uztailaren 30a

Epaia. Zigorra eman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.