Kokapena: Gasteizko kuadrilla.
Garaia: XII-XIII. mendeetan eraikia.
Estiloa: Erromanikoa.
Gasteiztik zortzi kilometrora dago. Eliza erromaniko ikusgarrienetako bat da. Elizak gurutze latindarreko oinplanoa du. Fatxada nagusiak hegoaldera ematen du, eta XII. mende amaierakoa da: lau zutabe ditu, bi alde bakoitzean, eta arkuan, lau arkibolta. Santutegiko erdiko erretaulan Estibalizko Andre Mariaren irudia ageri da, XI. mendekoa. Kaperako bataiarria XIII. mendekoa da.
ESTIBALIZKO SANTUTEGIA