Erretzeko edo jateko etenak ez dira zenbatzen lan denbora moduan

Imanol Magro Eizmendi.
2023ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Komunera joatea behar fisiologiko bat da, eta, hein handi batean, horregatik ezin da lanorduetatik kanpoko atsedentzat hartu. Baina atseden behar guztiak berdinak al dira? Jateko edo tabakoa erretzeko etenak berdin arautzen al dira? Erantzuna argia da: ez. «Oso erretzailea den batentzat, erretzea ia behar fisiologiko bat izan daiteke, baina legez ez da hala. Janak ere bere eten arautuak ditu, goseari eustea errazagoa delako. Kasu bereziak egon daitezke, azukrea behar duen diabetes gaixoa esaterako, baina halakoak salbuespena dira». Azalpena Silvia Ganbarterena da.

Miren Edurne Lopez lan hitzarmen ugari azterturikoa da, eta, dioenez, atsedenak arautzeko denetariko formula eta arauak ikusi ditu. «Erretzera irtetean, normalean, langileak fitxatu egin behar izaten du, eta, ondoren, denbora hori berreskuratu. Zerbait jateko tarteak, berriz, arautuak izaten dira orokorrean. Batzuetan lanaldiaren barruan sartzen dira; beste batzuetan, ez... Enpresa lan itunetan sartzen direnean, normalean, langilearen mesedetan hobetzeko izaten da».

Eta dutxa?

Eta higiene pertsonalarekin harremana duten zereginak? Garbitzeko erabiltzen den denbora lanaldiaren barnean edo kanpoan dago? Ganbartek azaldu du: «Ez da gauza bera une jakin batean eskuak garbitzea edo dutxa hartzea. Orokorrean, eta behar fisiologikotzat jo daitekeen arren, lanosteko dutxa lan orduetatik kanpo gelditzen da. Batez ere, langileak etxean edo lantokian hartzea erabaki badezake».

Lopezek azalpena luzatu du, salbuespen bat nabarmenduz: «Langileak produktu kimiko edo biologiko jakin batzuekin lan egiten badu, garbiketa berezia behar dutenak, dutxarako tarte hori lan ordu efektibo bezala zenbatu behar da. Garbiketa hori lantokian bertan egiten da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.