Realak, irabazi; eta Eibarrek, Athleticek eta Alavesek, galdu

Eibarren eta Bartzelonaren arteko partidako irudi bat. JON URBE / FOKU.
Jone Bastida Alzuru.
2021eko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Euskal talde guztiek atzo jokatu zituzten Espainiako Lehen Mailako partidak, bederatzigarren jardunaldikoak, eta gehiago izan zen gazitik gozotik baino. Galdu egin zuten Alavesek, Athleticek eta Eibarrek, eta Realak soilik eskuratu zituen hiru puntuak, Betisi erraz irabazita.

Txuri-urdinek azkar hartu zuten aurre markagailuan. Laugarren minutuan sareetara bota zuen baloia Nerea Eizagirrek, eta aldeko jarri zitzaien neurketa. Atsedenaldirako 3-0 aurretik zen Natalia Arroyoren taldea. Azkenean, 4-0 amaitu zen; hala, bigarren postuan jarraitzen du Realak.

Bigarren minuturako irabazten ari zen Athletic ere, Levante aurkari gaiztoaren aurka, Lezaman. Ordea, ezin izan zioten aldeari eutsi. 2-1 aurretik joan ostean, partida berdindu eta iraultzea lortu zuen Levantek, eta 2-3 galdu zuen talde zuri-gorriak. Azkenminutuan aldeko penalti bat izan zuen, baina Garazi Murua kapitainaren jaurtiketa atezainak gelditu zuen.

Alavesi ere azken minutuetan ihes egin zion puntuak. Sevillaren aurkako neurketa hutsean amaituko zela zirudien, baina 85. minutuan sartu zioten 0-1ekoa, eta esku hutsik itzuli ziren.

Aurkari zaila zuen Eibarrek: Bartzelona liderra. Geldiezin dabil Kataluniako taldea, lehia guztiak nagusitasunez irabazita, eta atzo ere ez zuen kale egin. Eibarrek 0-3 galdu zuen. Lehen zatian sartu zituzten gol guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.