'Amamaren danborra' eman dute Azpeitian

2021eko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Ez da danborradarik izan San Sebastian bezperan eta egunean Azpeitian ere (Gipuzkoa). Baina herritar askok ospatu dute festa leihoetatik eta balkoietatik bezperan, eta musika bandako eta Juan Antxieta musika eskolako gaztetxoek Diana jo zuten atzo goizean. Bezperan, gainera, aurkezpen ekitaldi berezi bat ere egin zuten Soreasu antzokian. 40 urte bete berri dira emakumeak lehen aldiz danborradan atera zirela, eta Amamaren danborra dokumentala estreinatu zuten. Paola Motok eta Alaitz Olaizolak ondutako ikus-entzunezkoa da.

Lakuntzan eta Tafallan (Nafarroa) ere bertan behera gelditu dira jaiak. Lakuntzan, alkate dantza egin dute; Tafallan, ohiko meza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.