Liderra urtarrilean aukeratuko du Bavariako CSUk

2018ko abenduaren 7a
00:00
Entzun
CDU Batasun Kristau-Demokrataren bazkide den alderdia ere botere trantsizioa egiten hasia da. Horst Seehofer CSU Batasun Sozial Kristauko buruak adierazi du hurrengo urtarrilaren 19an utziko duela kargua, eta egun horretan alderdiak ondorengoa aukeratuko du. Faborito bakarra dago zerrendan: Markus Soeder Bavaria landerreko ministro-presidentea.

CSU Bavarian aurkezten da soilik, eta CDUk bere interesak alderdi horren bidez ordezkatzen ditu han. Alemaniako Parlamentuko 709 ordezkarietatik 46 dauzka, eta hiru ministro ditu Alemaniako Gobernuan; horietako bat, Barne ministroa, Seehofer da. 2017an hauteskunde orokorretan galerak jasan ondoren Seehoferrek Bavariako ministro-presidente kargua utzi zuen, baina aurten Bavariakoetan ere galera historikoa jasan ondotik alderdiko buruzagitza uzteko presioak areagotu zaizkio. Soeder izan da presio horien eragileetako bat, 2017tik eduki duten bizefalia egoeran bi liderren arteko harremanak okerrera egin baitu. Hala ere, nahiz eta CSUren lidergoa utzi, Seehoferrek Barne ministro izaten jarraitu nahi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.