Albistea entzun

Iparra berreskuratzera

Laboral Kutxak eta Bilbo Basketek gaur jokatuko dute, etxetik kanpo, kopara gerturatzeko asmoz
Sergio Scariolo, etsipen aurpegiarekin, iragan astean Bilbo Basketen aurka galdu ondoren.
Sergio Scariolo, etsipen aurpegiarekin, iragan astean Bilbo Basketen aurka galdu ondoren. MONIKA DEL VALLE / ARP

Lander Iruin -

2013ko abenduak 29 - Donostia

Laboral Kutxak eta Bilbo Basketek ACB ligako hamabigarren jardunaldiko partidak jokatuko dituzte gaur. Gasteiztarrek Rio Naturaren aurka jokatuko dute (21:00, ETB1), urtea garaipen batekin amaitzeko helburuarekin. Rafa Pueyoren taldeak, berriz, Manresan jokatuko du (12:15, ETB1). Gipuzkoa Basketen txanda, bestalde, bihar izango da. Donostiarrek Kanaria Handiari egingo diote bisita (21:30).

Laboral Kutxak Santiagon ahaztu egin nahi ditu azken lau jardunaldietako porrotak. Taldeak burua altxatu beharra dauka, iparra berreskuratu. Uneotan hamabigarren postuan dago sailkapenean, eta gaur Rio Naturaren aurka huts eginez gero, beltz izango du Espainiako Koparako sailkatzea. Urtea argi izpi batekin amaitzea litzateke gaur irabaztea, abenduan Valentzia, Juventut, Bilbo Basket eta Teneriferen aurka galdu ondoren. Ez hori bakarrik. Sergio Scarioloren taldeak, gainera, oso itxura kaskarra eman zuen ligako azken lau jardunaldietan.

Ezkortasunaren zurrunbilo horretan, entrenatzaileak beste buruhauste bat izango du: Tibor Pleissen hutsunea. Pibot alemaniarra oraindik osatu gabe dago, eta haren postua Milko Bjelicak beteko du. Serbiarraren eskumuturra fin ibili da azken bi hilabeteotan, baina gaurko lehiaren ondoren, kontratua amaituko zaio. Scariolok berak «ezinbestekotzat» jo zuen jokalaria joan den ostegunean, eta urtarrilaren 2a baino lehen akordioa lortzea espero du entrenatzaileak. Halere, atzo Turkiako hedabide batek zabaldu zuenez, jokalariak sasoi bukaera arteko kontratua sinatu du Anadolu Efesekin.

Euroligan etxeko lanak egin ondoren, Laboral Kutxak ligan du orain erronka. Hurrengo bi jardunaldietan, gainera, norgehiagoka zailak jokatuko dituzte gasteiztarrek: Bartzelona, etxean, eta GBC, Donostian. Partida horiek baikortasunarekin prestatzeko, baina, Santiagon irabaztea ezinbestekoa da.

Bilbo Basketek ere etxetik kanpo jokatuko du, Manresaren pistan; Manresa jaitsiera postuetatik urruntzeko asmoz dabil. Murtziaren aurka azken jabetza galdu ondoren bizkarrekoa ahaztu nahi dute bilbotarrek. Dena den, sasoiko daude, ACBko azken bost partidetatik lau irabazi baitituzte.

Pueyoren jokalariek izan dezaketen abantailetako bat astean bitan jokatzeko duten ohitura da. Manresaren entrenatzaile Borja Comengek honela esan zuen atzo: «Ez dakit nire taldeak nola erantzungo duen, orain arte ez ditugulako inoiz bi partida jokatu 48 orduan. Bilbo Basketek badaki zer- nolako ahalegina den hori, eta jokalari askok eskarmentua eskuratu dute Europan zehar jokaturiko partidetan».

Gipuzkoa Basketek, bihar

Gipuzkoa Basketek bihar mugarria jar dezake Kanaria Handiaren aurka. 2013. urtea sailkapeneko laugarren postuan amai dezake; donostiarrek inoiz lortu duten posturik onena. Gaur egun ligako defentsa onenen artean laugarrena da haiena eta hiruko jaurtiketa gehien sartzen duen taldea da.

Kanaria Handiarena, halere, ez da kantxarik aproposena bosgarren partida jarraian irabazteko, baina Gipuzkoa Basket olatuaren aparrean iritsiko da. Kanaria Handiak, aldiz, Valladoliden, ezustekoan, galdu zuen ostegunean. Biharko partida irabaziz gero, Sito Alonsoren taldeak ia ziurtatuta edukiko luke kopako kanporaketetan egotea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Unai Garcia Osasunako erdiko atzelaria, baloia bereganatu nahian, atzo, Cornella-Praten. ©ALEJANDRO GARCIA / EFE
Robin Le Normand, Igor Zubeldia eta Martin Zubimendi, sasoi honetako entrenamendu batean. ©JAVIER ETXEZARRETA / EFE

Moxalen jauzi handia

Jon Ander De la Hoz

Realaren garai onean izarrak soilik ez, harrobiko jokalariak ere ari dira taldea hauspotzen. Zubietan ondutako jokalariak gako bilakatu dira azken boladako emaitza onak lortzeko. Gaur, Valladolid jasoko dute.
Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta, garaipena ospatzen, txapelketan jokatutako aurreko lehia batean. ©O. MATXIN EDESA / FOKU

Bikain biribildu dute

Julen Etxeberria

Elordik eta Zabaletak nagusitasunez irabazi diete Peñari eta Eskirozi , eta finalerdietako ligaxkarako sailkatu dira. Jakak eta Arangurenek bigarren garaipena lortu dute, Peio Etxeberriari eta Rezustari gailenduta

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.