FINALA

2019ko abenduaren 11
00:00
Entzun
PARTE HARTZAILEAK
Bertsolariak: Nerea Elustondo Plazaola, Beñat Gaztelumendi Arandia, Oihana Iguaran Barandiaran, Ane Labaka Maioz, Agin Laburu Rezola, Beñat Lizaso Alberdi, Jon Maia Soria eta Alaia Martin Etxebeste.
Aurkezleak: Ion Zaldua eta Itziar Etxezarreta.
Epaileak: Amaia Otxotorena Gamio, Eneritz Azkue Basurko, Maite Sukia Olano, Mikel Beloki Urkizu, Mikel Lersundi Aiestaran eta Zigor Leunda Eizmendi.
Idazkariak: Joxemari Altuna Berridi, Silvia Etxaniz Alberdi eta Gorka Segurola Dorronsoro.

EGIN BEHARREKO LANAK
Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiruna bertso.
Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian,hiruna bertso.
Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

BURUZ BURUKOA
Binaka, gaia emanda, sei puntuko motzean, hiruna bertso.
Binaka, gaia emanda, zortziko txikian puntutan, zortzi bertso osatu arte.
Kartzelako lana: gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

SARRERAK
Larunbatean 13:00etan itxiko da bertsosarrerak.eus gunetik sarrerak erosteko aukera. Bukatzen ez badira, 15:00etan irekiko dute Illunbeko txarteldegia. Sarrera arruntak 24 euro balio du; 6-16 urte bitartekoentzat, 12 euro; eta elkarteko bazkideentzat, 18 euro.

FINALAREN EGUNEAN
Garaiz ibiltzea eta garraio publikoa erabiltzea aholkatu dute — Anoetan futbol partida dela-eta,aparkatzeko zailtasunak aurreikusi dituzte—. Ateak 15:30ean irekiko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.