Bruselan hamar lagun atxilotu dituzte protestetan

2018ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Frantzia inguruko herrialde batzuetara ere hedatu da Jaka Horien mugimendua. Belgikan eta Herbehereetan protesta handiak izan ziren atzo, eta Belgikako hiriburuan istiluak sortu ziren. Manifestariak Europako Batasuneko erakundeen eraikinetarako bideak oztopatzen saiatu ziren, eta Polizia negar eragiteko gasarekin eta ur zurrustak jaurtiz oldartu zitzaien. Hamar manifestari atxilotu zituen. Herbehereetan Rotterdam hirian izan zen manifestaziorik handiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.