SOSLAIA. Nelson Chamisa

Gaztetasuna predikatzen

A. U. / EFE.
mikel rodriguez
2018ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Abokatua da Nelson Chamisa (Masvingo, Zimbabwe, 1978), eta Politika Zientzietako titulua ere badu. Ezagunagoa da, ordea, apaiz protestantea delako, eta jarduera horrek oratoriarako eman dion ahalmenarengatik. Dohain horren adierazgarri, kanpainan 50 mitin baino gehiago eman ditu, eta herrialde osoari itzulia egin dio. «Mnangagwak ezin du hori egin, adinarengatik», erran zuen 49. mitina egin ondoren. Izan ere, botorako eskubidea dutenen %60k 40 urte baino gutxiago dituzte, eta Chamisak gaztetasuna botoa erakartzeko faktoretzat hartu du.

1999an bat egin zuen MDC Aldaketa Demokratikorako Mugimenduarekin, sortu berritan. Esperientzia badu gobernuan, 2008an Mugabek eta Morgan Tsvangirai MDCko adar nagusiko buruak exekutiboa partekatzeko akordioa egin zutenean Chamisa Informazio eta Teknologia ministro izendatu baitzuten. Esperientzia harengatik edo, kanpainan «aro digitalaren» ordezkari izendatu du bere burua; Mnangagwa eta bertzeak, berriz, garaitu beharreko «belaunaldi analogikoa» dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.