Governors

'Z.E.R.O'

Diskoetxea: Baga Biga.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2017ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Durangoko Azokaren lehendabiziko egunean, lehen kontzertu ofiziala eskaintzea baino aukera hoberik ba ote da? Plateruena hankaz gora jarri zuen Governors taldeak emanaldi berezia eskaini eta kantu berriak aurkezteko. Z.E.R.O. da gipuzkoarren estudioko bosgarren diskoa. Gitarra jotzaile berriekin, hasierako arima eta oreka berreskuratu nahi izan du Juan Sangre abeslari eta gidariak. Hau da, rock alternatibo indartsua metal eta pop zertzelada neurtuekin. Diabolus eta 1937 dira gogorrenak, eta gainerakoak proposamen zabalaren barruan kokatzen dira. Hezurraren kultura balada ederra aukeratu zuen single gisara gure irrati formulak, distortsioen beldur. Aproposagoak dira Bizhilik, X & Y eta Kontra. Biziberrituta itzuli dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.