Musika. Jhon Prine

'The Tree of Forgiveness'

Diskoetxea: Oh Boy Records.

Andoni Tolosa.
2018ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Hamahiru urtetan kantu berriekin osatzen duen lehenengo lana kaleratu berri du Jhon Prine beteranoak. Berri ona, dudarik gabe, folk-country akustikoa maite dugunontzat. 71 urte beteta, heldutasunaren ahotsa da harena, entzundakoan jakinduria apur bat islatzen duen horietakoa. Hogeita laugarren diskoa du, eta, kantagilearengan ohikoa denez, single perfektuaren faltan, zaila da egungo disko batean halako konposizio eta interpretazio maila bikaina mantentzea, une oro, diskoa osatzen duten hamar kantuetan zehar, gainera. Ez espero ezer berririk, kantu borobil mordo bat baino ez. Klasiko bat da, eta hala izaten jarraitzeko bidean dabil, sendo, esango nuke. Nahitaezkoa da lan hau ere, dena dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.